XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. ULERKUNTZAREN HELBURUAK ETA ULERKUNTZ ARIKETAK.

Kapitulu honek, xehetasun handiagoz, ohizko ulerkuntz galderei eta irakurtze bitartearen xedeak bilatzeko asmoari begiratzen die (ikus 3. kapitulua).

Honek irakasleari ariketak hautatu eta aldatzen lagunduko dio, edo bere ariketak moldatzen, testuliburu nahiz benetako materialaz baliatuz.

Maila desberdinetan zer nolako xede diferenteak ematen diren ikusteko, adibideak haserako mailako materialetik goi-mailakora doaz.

4.1 1. adibidea Pentsa dezagun agindutako liburu batez egiten dugula lana, eta ikastaldea 12 bat urtetako lehen mailako 30 ikaslek osatzen dutela.

Helburuak 1. Irakurleak pasartearen gaiaz ohar araztea, zertaz ari den esateko gai direlarik, xehetasunetan galdu gabe.

2. Esaldiak aztertzea eta ulerkuntzan laguntzea.

3. Irakurleei pasartean oinarrituriko ondoriok ateratzera bultzatzea, ad. testuinguruan interpretazio bat emateko gai izan daitezen.

Pasarteak eta ariketak (Paine 1972:26-7) 9. koadroan ematen dira.

Helburuak antzematea Problema bat zera da, hemen ez dagoela irakurleari pasartearen gaiaz ohar arazteko helburua antzematen duen ariketarik.

Irakasleak, beraz, bat moldatu beharko du.

Posibilitate bat zera da, ikasleei pasartea irakurri eta zertaz ari den adierazi araztea.